XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

pañubelotxua
txuri txukun aterarikan,
ezti-ezti eman
muturrian muñ egiñikan...
non, non?
ikusi den, Gergori,
orren garbi beste dantzik... aitor zan ori!

Gergori'k
Bai, bai,
garbi ta egokiyak
dirala zuen dantzak
nik aitortuko diñat;
erbestekuak
nastuxeaguak,
agiyan galtza-gorritxoren kutsukuak
.

Jabe bakar batek
neurtuko dizkin bigar aundi ta txikiyak:
zabiltzate lasai
gaur zeren galtzagorrirekin,
onen leziyuak
entzun-t-egiñaz gordin-gordin...
Gero,
Gergori, gerokuak;
noizbaitian eldu biar azken kontubak!
.

Joxpantoni'k.

Polkak,
rigodoi eta baltsak
badakin ez dirala,
Gergori, euskel-saltsak;
eder-garbiyak,
pollit egokiyak,
ditun, t'ezin ukatu noski, gure dantzak:

Baña, nola nai den
erri zabal jendetsubetan
zerbait naste gabe
promal ibiltzea pestetan?
Ezin,
ordia Joxpantoni!
atentziyo egikiyon arrazoi oni!
.

Joxpantoni'k.

Beraz
Euzkadi ta Prantziyak
kontu-b-ortan dizkiten
bi Jainko, t-ez berdiñak;
ta nere ustez